Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian
2015/09/28 - 2015/10/04
Zenbait herri
Martxa_ona
AIPAMENAK

Irailaren 28an iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrira eta urriaren 4ean utziko du Bilbo Portugaleko bideari ekiteko. Hamaika ekimen antolatu da herriz herri Mundu Martxa igarotzearekin bat aldarrikapenak ikustarazteko.

Irailak 28

Tafalla: 10.30ean sartuko da karabana eta 11.00etan ongi etorria egingo zaio Nafarroa plazan. Performanceak, poema irakurraldiak, ereite sinbolikoa eta hamaiketakoa iragarri dituzte.


Iruñeko iraganaldiaz Ahotsak egin duen iragarpen bideoa

Garesen espero dute 13.30erako, ongi etorria Alba plzan izango da eta bazkaria gero (14.00) herriko plazan.

IRUÑEA hartuko du karabanak 17.30etatik aurrera. Ospitaleen errotondan izango da ongietorria eta bizikleta martxa izango da gero Alde Zaharrerantz. 18.30ean ekimen nagusia Udal plazan iznago da, Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzarraren ekimena izango da bertan eta ‘zunbatoia’ gero. Kalejira eta luntxa izango dira eguna amaitzeko Txoko Feministan.

Irailak 29

Altsasura iritsiko da Mundu Martxaren karabana, 10.30ean Iortia plazan da hitzordua. Dantzak, margolana, txalaparta, luntxa, buelta herritik, haziak banatu... 12.00etan utziko du Altsasu karabanak.

Leitzara iritsiko da 13.00etan (ongietorria plazan). Bertan, emakume baserritar batek hazi eskaintza egingo du eta landaketa izango da parke batean. 14.00etan Bazkaria Torrean eta 16.00etan utziko du herria.

Elizondora iritsiko da 17.00etan. Bizikletekin egingo diote ongietorria. Ondoren, txalaparta, bertsolariak, musika, komunikatua, antzerkia, birziklaturiko arte lana, kanta eta berendua iragarri dituzte.

Hazparnera 19.30ean iritsiko da. Jeanni-ri omenaldia, hitz hartzea, emazteekin zintzur bustitzea eta zuhaitz landatzea iragarri dituzte. 21.00etan Eihartzea baratzetara ibilaldia izango da eta bertan Afari partekatua. Ondoren, ‘Emabide’ dokumentalaren emanaldia izango da.


‘Emabide’ dokumentaleko irudiak

Irailak 30

BAIONAra iritsiko da karabana. 12.00etan herriko etxearen parean elkarretaratzea izango da eta Udalak harrera egingo dio gero. Martxak alde egin ostean (20.30 Kalostrapen) ‘Sukaldetik plazara’ dokumentalaren emanaldia izango da.

Hondarribian izango da arratsaldeko lehen geltokia (17.30). Herrian zehar ibili ondoren, hazia jaso eta liburuaren sinadura burutko dute.

DONOSTIAra 18.00etan iritsiko da, Martuteneko kartzelatik Bulebarrera bizikleta martxa antolatu dute. Batukada feministarekin Parte Zaharrean ibiliko da karabana eta 19.30ean izango da ongietorria Bulebarrean. Bertan, batukada, haziak, Maixabel Gaztañagari omenaldia eta landaketa izango dira. 21.30ean afaria izango da Guardetxean eta ondoren, karaokea eta musika festa iragarri dituzte.

Urriak 1

Errenteriara 10.00ak aldean iritsiko da, Kampsara. Hazi ekologikoak kutsatutako lurrera botatzeko ekintza iragarri dute bertan. 10.30ean manifestazioa izango da eta hamaiketakoa gero Xenpelar plazan. Martxaren liburuan idazteko tartea izango da gero. 11.30ean Gabierrotaraino kalejira, jardinaren inaugurazioa eta mosaikoa izango dira. Haziak bertan emango dituzte.

Zumaiara 13.00ak aldean iritsiko da, kotxe karabana deitu dute herriko peajean. Ordu erdi beranduago harrera izango da herrian eta 14.00etan kalejira eta bazkaria antolatu dituzte herrik oplazan.

Hernanira 17.30ean iritsiko da. Gune ezberdinak antolatu dituzte arratsalde osorako. Umeentzako gunea izango da, musikarena ere bai, eskulanena, argazki erakusketa... Ekitaldia izango da gero.

Tolosara iritsiko da 19.30ak aldean. Batukada feministarekin egingo zaio ongietorria eta pintxo potea izango da gero Zerkausin.

Urriak 2

Beasainen ekingo dio egunari Martxak 10.00etan. Kalejira antolatu dute frontoira eta dantzak izango dira.

Bergarara iritsiko da 13.00ak aldean. Ibilbidea egingo du karabanak herritik, hazien errituala izango da plazan, hitzaldiak, liburuaren sinatzea, dantzak... 14.30ean bazkaria izango da.

Agurainen espero da karabana 18.00etan. Kalejira izango da San Juan plazaraino eta bertan txalaparta, hitz hartzea, dantzak eta edabe eta hazien eskaintza.

GASTEIZen 19.30ean izango da. Molinero parkean izango dira ekintzak. Hagin bat aldatuko dute bertan, poema baten irakurketa, kalejira, batukada eta emakume kurduei omenaldia iragarri dituzte. Haziak entregatu eta liburua sinatuko dute gero. Afaria ere izango da.

Urriak 3

Durangora iritsiko da 10.00ak aldean. Pinondo plazan dagoen Andragunean izango da ongietorria. Harrera, gosaria, txalaparta, bertsolariak, liburua sinatu, taldeko argazkia atera, hazia entregatu eta musikaz eta orfeoiaren laguntzaz ekingo diote.

Gernikara 12.00etan iritsiko da, Astrara. Bertatik abiatuta, batukadak lagunduta, herrian zehar ibiliko da karabana. Pasilekun izango da ekitaldi nagusia.

Igorrera bazkalorduan (14.00) iritsiko da. Bertsolariak, bertako eta Afrikako dantzak, Etxaldeko emakumeek antolatutako hazien mahaia eta Igitiko emakumeekin hitzaldia antolatu dute elikadura burujabetzaz.


Etxaldeko emakumeen atxikimendu bideoa Martxari.

Basaurin izango da martxa 18.30etik aurrera. Arizgoitin egingo zaio ongi etorria. 19.00etatik aurrera ibilaldia izango da herrian zehar, TTIP edo TAFTAren aurkakoa lehenbizi oinezkoen bidean. 19.30ean ugalketa eta eskubide sexualen aldeko ekintza izango da Anbulatorioan. 20.00etan mugen eta harresien aurkakoa Solabarria plazan. 20.30ean emakumeen kontrako biolentzia salatuko dute Arisgoiti plazan. Beltzez jantzita joateko deialdia egin dute.


Basauriko emakumeak Martxaren karabanari harrera egitkeo prest

Urriak 4

Portugaletera iritsiko da Mundu Martxaren karabana Euskal Herriko azken txanpan. 10.00etan espero da. Ordu erdi beranduago Getxora joango da eta bertatik azken helmuga.

Bilbon ekimen nazionala deitu dute Martxaren sustatzaileek. 12.00etan Sarrikotik bizikletada izango da. 12.30ean mani-festa-akzioa Eliptikatik eta 13.30ean ekimen nagusia Areatzan. 14.30ean bazkaria izango da bertan eta 16.00etan Kapritxosas Clownen emanaldia. Horren ostean antzerkia izango da Plataforma Tiranteren eskutik, ‘Latidos del tribunal’ lanrekin. 17.00etan kontzertuak izango dira: Mis ovarios 33, Puro Luego, Furia eta hainbat talde gehiago.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Zenbait herri