X Animadeba, animazio zinemaldia
Data
17.12.26 - 17.12.29
Lekua
Gipuzkoa - Deba

Abenduaren 26tik 29ra bitartean, X Animadeba animazio zinemaldia ospatuko da Deban. Ekimen honen helburua da heldu nahiz haurren artean animazioa sustatzea eta mundu horri lotuta dauden beste zenbait diziplina balioan jartzea.
Beste hainbat ekitaldiren artean, nabarmentzekoak dira aurten gortina tailerra eta zinemaldiaren hamargarren urteurrena ospatzeko egingo den festa. Lehendabizikoa kultur elkarteko liburutegian izango da, eta bertan egongo da Kote Camacho zine zuzendaria Animadeba 2017ko gortina sortzearen prozesua teknikoki eta pausoz pauso azaltzeko. Bigarrena, berriz, Zokoan egingo da, gortina lehiaketako sari banaketarekin batera
Egitaraua, ‘Nur eta herensugearen tenplua’, umeentzako euskal luzemetraiarekin hasiko da. Horretaz gain, ‘Laban, mamu txikia’, ‘Psiconautas, los niños olvidados’ eta ‘La tortue rouge’, besteak beste, ikusteko aukera egongo da.
Kokapena
Deba. Gipuzkoa