X. Euskal Herriko Ehunmilak
2019/07/12 - 2019/07/14
Beasain
Gipuzkoa
Ehunmilak
AIPAMENAK

Ehunka kirolari eta boluntario mugituko ditu Ehunmilak probak uztailaren 12, 13 eta 14an. Hiru lasterketetarako dortsalak agortu egin dira.

Mendi lasterketen hitzordu garrantzitsua da Ehunmilak proba, eta hamargarren edizioa ospatuko da. Ohi denez, hiru distantzia desberdinetako probak lehiatuko dira: 168 kilometroko ultra trail famatua, 88 kilometroko Goierriko Bi Handiak proba eta 42 kilometroko Marimurumendi maratoia.

Proba luzeenean parte hartuko duten 515 korrikalariak ostiralean 18.00etan irtengo dira, eta Bi Handiak lasterketan izena eman duten beste 515ak 23.00etan. Igandean, 14an, mendi maratoiaren txanda izango da, 265 parte hartzailerekin eta 8.00etan aterata.

KOKAPENA
Loinazko San Martin Plaza, 1
Udaletxe plaza
Beasain
Gipuzkoa