X Euskal Herriko Mus Txapelketa
2017/11/27 - 2018/03/10
Zenbait herrialde
Mus
AIPAMENAK

Euskal Herriko Mus Federazioak 10. Txapelketa nazionala abian jarri du. Zazpi herrialdetako muslariak batzen dituen txapelketa herriz herriz egindako fasea egingo du martxoaren 10a arte.

Horrela, 2017ko azaroa eta abendua eta 2018ko urtarrilean herrietako kanporaketak egingo dira, otsailaren 24an zazpi herrialdeetako kanporaketak eta martxoaren 10ean, final nazionala Lapurdiko Uztaritze herrian izango da.

Txapelketan edonork parte har dezake, bere herrian nahiz bertan antolatzen ez bada ingurukoren batean. Parte hartzean oinarrituriko ordezkaritza joango da herrialdeko kanporaketara. 2016-2017ko txapelketan, Euskal Herri osoko 220 herri ingurutan jokatu zen txapelketako lehen konparaketa, eta gutxi gora behera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten.

KOKAPENA
Zenbait herrialde