X Musika Garaikidearen zirkuitua
2019/09/27 - 2019/12/10
Zenbait herrialde
X_musikagileak_2019
AIPAMENAK

X Musika Garaikidearen zirkuitua irailaren 27a eta abenduaren 10a bitartean ospatuko da, Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen elkarteak antolatuta.

Zirkuituan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Jordi Francésen gidaritzapean), Ensemble Court-Circuit, B3: Brouwer Trío, Roberto Casado eta Francesca di Nicola, Norio Sato eta Maya Kimura, Mario Prisuelos, Trío Salzedo, Leioa Kantika Korala, Xare Laborategia [Hitz] eta Iñaki Alberdi eta Stefan Hussong entzuteko aukera izango da.

Emanaldiak, Euskal Herriko leku desberdinetan ospatuko dira: Bilboko Campos Elíseos Antzokian, Musikeneko entzulekuan, San Telmo Museoan, Kutxa Kultur Kluba aretoan, Juan Crisóstomo de Arriaga M.K.P.eko entzulekuan, Jesús Guridi M.K.P.eko entzulekuan eta Donostiako Udaletxeko areto nagusian.

Aipatutako kontzertuez gain, hainbat ekintza pedagogiko eta dibulgatibo garatuko dira zirkuituan zehar. Horrela, Héctor Parra maisuak ‘Musika Garaikideko Konposizio’ ikastaroa eskainiko du irailaren 24, 25 eta 26an; B3: Brouwer Tríok Ganbera Musikako Interpretazioko Masterclassa emango du urriaren 10ean; eta, Fredériqué Cambreling harpa-joleak bere instrumentuko Interpretazioko Masterclassa urriaren 29an.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
OSAGARRIAK