Xabi Aburruzaga talde osoarekin Gorlizen

Data

21.07.24 - 21.07.24

Lekua

Bizkaia - Gorliz

Xabi Aburruzaga

Trikitilari bat banda batekin. Kontzertu emanaldia egingo du Xabi Aburruzagak bere taldearekin larunbat honetan Gorlizeko eskoletako patioan. Iluntzean, entzuteko moduakoak diren bere azken laneko kantak. Kopla doinu, erritmo irlandar eta bestelako sorkuntza ugari landu ditu Xabi Aburruzaga trikitilariak oraingoan ‘Bost’ izeneko bere lanean.

Bosgarren lana du hain zuen Aburruzagak ‘Bost’ izeneko hau. Doinu lasaiak batetik, entzungarriak, instrumentalak. Bertsolariek idatzitako koplekin osatutakoak beste zenbait, alaiagoak, dantzagarriagoak. Azken hamarkadetan trikitixa munduan birtuosismoa, doinu berriak, musika laguntzaile sorta eta aniztasun handia dira nagusi. Kontzertu mota emateko gaitasuna, eta antzoki, gaztetxe, herriko plaza edo kontzertu aretoetan berdin berdin ikusiko dituzu trikitilariak, edozein lekutara eta belarritara egokitzeko gaitasuna dutelako.

Eta Xabi Aburruzaga ez da salbuespena. Urteotan metatutako esperientzia, doinu eta erritmoak batu ditu diskora Portugaletekoak. Eta bere emanaldiak guzti horren erakusgarri dira. Berdin dantzarako, zein lasai eta patxadaz entzuteko. Berdin euskal folk doinuak edota zeltiar kulturako edo kutsu irlandarreko erritmoak, hango eta hemengo instrumentuak uztartuta.  

Bost lanaren aurretik, ‘Bizkaiko trikitixa’, ‘Denboraren naufrago’, ‘Geure’ eta ‘Keltik’ plazaratu ditu Xabi Aburruzagak. Badu esperientzia, badu ezagutza, eta baditu Gorliz eta beste herri asko adi-adi eta dantzan jartzeko gaitasuna eta talentua. Eskolako patioan, izango du zer erakutsi.

Kokapena

Eskoletako patioa
Eskoletako patioa
Gorliz. Bizkaia

Loturak