Xabier Leteren omenez

Data

20.11.23 - 20.12.17

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Lete

Hamar urte joan dira Xabier Lete zendu zenetik eta Iruñeako Karrikiri elkarteak sortzailea gogoratu eta haren obra ezagutarazteko bi hitzordu antolatu ditu. Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxagaren eskutik hitzaldi bat hilaren 23an eta Antton Valverderen kontzertu bat abenduaren 17an.

Lehen hitzorduan, Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxagaren eskutik ‘Xabier Lete, historiaren tabernan’ hitzaldia eskainiko da Kondestableko areto nagusian (19.00). Hizlariek Xabier Leteren inguruko hainbat puntu jorratuko dituzte: poesia eta prosa; baita prozesu poetikoa ere ‘Izarren hautsa’-tik hasi eta ‘Egunsentiaren esku izoztuak’-eraino. Era berean, Lete autodidaktaz eta aberriaren auziaz zein fedearenaz ere arituko dira, besteak beste.

Bigarren hitzordua ‘Hor zaude nonbait’ izenarekin ospatuko da Nafarroako Antzerki Eskolan (19.30) kontzertua. Antton Valverdek Xabier Lete bere betiko lagunaren letrak eta poemak musikatu dituen kantu sorta berezia eskainiko du, eta musikari-kolaboratzaile eta lagun bat izango du lagun: Joxan Goikoetxea akordeoilaria.

Klara Mendizabal sopranoaren ahotsak eta Francisco Herreroren biolin eta biolak koloratura berezia ekarriko diote proposamen intimo honi, Oiartzungo poeta eta musikariaren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Kokapena

Kondestable eta Nafarroako Antzerki Eskola
Calle Mayor, 2, 31001
Iruñea. Nafarroa