Xabier Reyren heriotza salatzeko manifestazioa
2018/03/10

17:00.

Iruñea
Nafarroa
Xabier
AIPAMENAK

Ezker abertzaleak manifestazio nazionala deitu du martxoaren 10ean Xabier Rey preso politikoaren heriotza salatzeko. 17:00etan Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da. Era berean, gorpuari lehen harrera bat egingo zaio Irache tanatorioan Iruñera iristen denean. «Ez da heriotz natural bat. Ez dago dispertsioa, tratu txarrak eta tortura baino gauza antinaturalagoarik», adierazi dute.

Ezker abertzaleak Iruñean egin duen agerraldian Xabier Reyren heriotza salatu du. «Ez da hil, hil egin dute». Eta izen-abizenak jarri dizkiote heriotzari: «Espainiar Estatua eta PP».

Bertan, Rey pertsona «alaia», «ikasketetan murgildutakoa» eta «militantea» bezala gogoratu du, baina atxiloketa, tortura, urrunketa eta isolamendua pairatu dituena: «Ezin izan zion sufrikarioari gehiago eutsi». Honen aurrean, heriotza ez dela naturala izan nabarmendu nahi izan du. «Ez da heriotz natural bat. Ez dago dispertsioa, tratu txarrak eta tortura baino gauza antinaturalagoarik».

Inkomunikazioan eta torturapean ateratako testigantzen ondorioz zigortu zutela ekarri du gogora. Horregatik, torturapean oinarritutako kondenak berrikustea eskatu dute eta espetxe politikarekin aldatzea. «Dispertsioarekin amaitzea, lehen graduarekin eta salbuespenarekin amaitzea» ezinbestekotzat jo du ezker abertzaleak «denak etxean izan arte».

ORDUA

17:00.

KOKAPENA
Av. de Bayona, 56, 31008
Golem zinema
Iruñea
Nafarroa