XII. Lore Azoka
2020/03/28

10:00-14:30.

Errenteria
Gipuzkoa
Lore_azoka
AIPAMENAK

Martxoaren 28an egingo da Errenteriako Lore Azokaren hamabigarren edizioa, Gamon zumardian, 10:00etatik 14:30eara bitartean.

Ekimena Errenteriako Udalak antolatu du, Behemendi eta Dekolore elkarteekin elkarlanean.

Aurtengo edizio honetan izango diren postu ugarietan lore eta landare naturalak, kosmetikako eta medikuntza naturaleko artisau produktuak, sendabelarrak eta artisautza aurkitu ahalko dira.

Etxeko txikiek ere izango dute zer egina, haurrentzako tailerrei eta zur jolasei esker.

ORDUA

10:00-14:30.

KOKAPENA
Gamon zumardia
Errenteria
Gipuzkoa