Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapeleta
2020/09/19 - 2020/11/21
Hiriburu eta besteak
Lapurdi
Xilaba.jpg
AIPAMENAK

Xilabak –Ipar Euskal Herriko bertsolari txapeleta– inoiz izan duen partehartzaile gehien izango du aurten, bi urtez taldekako Xilaba egin ondoren banakakora itzultzen den honetan, 28 bertsolari izanen dira. Irailaren 19an Hiriburun hasi eta azaroaren 21ean Donibane Lohizunen amaituko den norgehiagokaren afitxean olatu baten zipristinak ageri dira.

Inoiz izan den partehartzaile gehien izanen da aurten, eta hori kasualitatea ez dela baieztatu du Ortzi Idoate partehartzaile eta antolatzaileak: «Gure lanaren fruitua da».

Urteetan eramandako lanaren ondorioz, «hoska bat gainditu» dutela gaineratu du, ziklo baten aldaketa eta urrunago joateko gaitasuna ere nabarmentzen dituelarik. Bide horretan Bertsularien Elkarteak eta Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean bertsolaritzak izan duen bilakaera dira adierazle. 



Afitxan agertzen den olatua da horren irudia, bere zipristinek, partehartzaile guztiak ukitzen ditu, eta txapelketaren bitartez bertsozaleak ere. «Denak bustiak gaude horrekin» irudikatu du Idoatek. Bide horretan, elkartearen eskutik bertso eskolek duten eta garatzen ari diren tokia agerikoa da, baina azken bi edizioak taldekakoak izateak sortu duen giroa ere aipa daiteke, horren inguruan sortutako dinamikak bertsolari batzuk bakarka ere parte hartzera eraman dituelako.



Hasieratik present izan diren bertsolariak, berriz itzuli direnak, eta berriki parte hartuko dutenak atzeman daitezke 28 izenetan: Mizel Mateo, Xan Alkhat, Odei Barroso, Miren Artetxe, Bittor Thicoïpe, Elixabet Etxandi, Iker Altuna, Irati Alcantarilla, Josu Txoperena Iribarren, Pettan Prebende, Xumai Murua Berra, Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra, Egoitz Zelaia, Ortzi Idoate, Aitor Servier Etxexuri, Oneka Arteaga, Battitt Crouspeyre, Gillen Hiribarren, Patxi Iriart, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Oier Urreizti, Karman Diaz, Ramuntxo Christy, Bixente Hirigarai eta Johaine Sarraillet. 

Epaile taldea osatuko duten Zuhaitz Olazabal, Ainhoa Sarasua, Abel Zabala, Eneko Bidegain, Maialen Berra eta Lur Errenteria gogoan izan dituzte antolatzaileek, baita gai jartzaileena ere: Ihintza Ostolaza, Paul Moal, Antton Lannes, Joana Itzaina, Amaia Castorene, Aritz Bidegain, Amaiur Lujanbio, Lierni Elortza eta Pantxika Solorzano. 



Partehartzaileen handitzeak noiznahi antolatu den txapelketarik luzeena izatera eramaten du. Hamar saio izanen dira, lau kanporaketa, hiru final-heren, bi final-aintzineko eta finala.

Bertsolaritza iparraldeko hiru lurraldeetan hartzen ari den garapena bezala, geografikoki ere hedatuko da lehiaketa. Euskararen presentzia txikia den Bokale eta Bardozera helduko dira saioak, eta Hiriburun eta Ainhoan ere izanen da lehen aldiz. Finala Baionatik pasa eta gero Donibane Lohizune itzulko da aurten. 

Lehen kanpokatea Hiriburun: Aitor Servier Etxexuri, garaile.

KOKAPENA
Zenbait toki
Hiriburu eta besteak
Lapurdi