Xilaba txapelketaren lehen saioak
2018/10/12 - 2018/10/13

20:00

Gamere-Zihiga
Lapurdi eta Behe Nafarroa
Xilaba
AIPAMENAK

Formula berriarekin helduko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa urriaren 12an Gamereko Ostatuan eta 13an 13an Altzumartan. Abenduaren 1era bitarte ohiko banakoaren ordez, taldeka jokatuko da Xilaba. Hiru lurraldeetako 11 taldek eman dute izena, eta 43 bertsolari eta 15 gai-jartzaile eta antolatzaile arituko dira. Gazteei txapelketara jauzi egiteko urratsa erraztea, parte-hartzaileagoa izatea eta bertsolaritza gune eta jende berriengana helaraztea du xede.
Hiru lurraldeetatik heldu dira taldeak, Maule-Zuberoatik Kantiniersak taldeak hartuko du parte, eta Nafarroa Beheretik Eskukula (Amikuze), Tirrit (Baigorri, Itsasu) eta Otsoaren 7 Umeak (Donibane Garazi). Gehiengoak Lapurdi izanen du jatorri: Dilindan (Makea eta Hazparne), Ezkorbrutak (Hiriburu), Sasi Bertsolariak (Hendaia eta Ziburu), Ostatu Batuak (Hendaia eta Urruña), Mattinsalto (Azkaine eta Sara), Kontrabanda (Azkaine eta Sara) eta Kosta ala Kosta (Hendaia).

Antolatzaileek aldaketarekin parte-hartzaile gehiago izanen zirela espero bazuten ere, izena eman dutenen kopurua «sorpresaño» bat izan zela aitortu zuen elkarteko buruak. Adin guztietako jendea biltzea ere lortu dutela azpimarratu dute.


Lurralde bakoitzak bere berezitasunak agertu baditu ere, oro har taldeak bailaraka antolatu dira. Hala ere, Ipar Euskal Herriko lurralde populatuenak eta biztanle gutxien dauzkatenak taldeen osaketan ere islatzen dira. Ekialdean lurralde osoa hartzen duen taldea da Maule-Zuberoakoa. Kostaldean, aldiz, Hego Lapurdi aldean, herri batzuek talde bat baino gehiago dituzte. Gaztetxeen inguruan taldeak osatu direla ere nabarmendu zuen Muruak; Donapaleun eta Hendaian, esaterako, bertatik abiatu da dinamika.

Lehen fasea urriaren 12an hasi eta azaroaren 4an bukatuko da. Sailkapen faseetan hamaika ariketa izanen dira, eta horiei emanen zaien puntuazioa bukaeran baizik ez da zabalduko.

Beste lurraldeetan ezagunak diren taldekako txapelketen eredura igaroko da Xilaba aurten, baina besteekiko ezberdin egiten duena, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako iparraldeko hiru lurraldeetako sailkapen ofizialerako hitzordua dela da. Hori dela-eta, aurten eredu berria abian jarriko bada ere, 2020an banakako ereduan antolatuko da berriz.

Gamereko ostatuan bertso afaria 20:00etan hasiko da eta bertan arituko dira bertsolari hauek: Kantiniersak taldeko Joanes Etxebarria, Johañe Sarraillet, Haitz Capot eta Xan Alkhat, batetik, aurrean dituztela Ostatu Batuak taldeko Irati Alcantarilla, Egoitz Zelaia, Uxue Larrukert, Garbiñe Beraetxe eta Josu Txoperena. Epaile arituko dira Tirrit taldeko bertsolariak.

Urriaren 13an, berriz, Altzumartako gelan, 19:00etan hasita bertso afaria egingo da eta bertan arituko dira Eskukula taldeko Paul Moal, Ramuntxo Christy, Bittor Thikoipe eta Pettan Prebende, lehiakide dituztela Otsoaren 7 umeak: Julen Etxeberri, Jon Irazabal, Allande Etxeberri, Oier Urreizti, MIren Artetxe, Elixabet Etxandi, Ekhi Perrier. Epaile arituko dira Ezkorbrutak.

ORDUA

20:00

KOKAPENA
Gamereko Ostatua
Gamere-Zihiga
Lapurdi eta Behe Nafarroa
LOTURAK