Xilaba txapelketaren beste saioa
2018/11/09

20:00.

Baigorri
Nafarroa Beherea
Xilaba
AIPAMENAK

Azaroaren 9an, Baigorriko Manexenea ostatuan, Xilaba txapelketaren saioa izango da. Iluntzeko 20:00etatik aurrera, Tirrit taldeak Dilindan-eko kideek jasoko dituzte taldekako Xilaba txapelketaren lehenengo fasearen barruan.

Xilabaren laugarren asteburuan, Kontrabanda eta Tirrit taldeak nagusitu ziren Hendaiako Bakarxoko eta Donibane Garaziko Luisenia ostatuetan jokatutako lehietan.

44 bertsolarik hartuko dute parte taldekako lehen Xilaban. Urriaren 12an hasi eta abenduaren 1ean bukatuko da Baigorrin. Tartean, 14 saio ospatuko dira: lehen fasean 11 saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Manexenea ostatua
Baigorri
Nafarroa Beherea
LOTURAK