XIV. Darwin Eguna
2020/02/12

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Darwin
AIPAMENAK

Darwinen Egunaren hamalaugarren edizioa otsailaren 12an egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Jardunaldia 2007. urtetik ospatzen da eta aurtengo edizio honetan ‘Eguzki Sistema eta eboluzioaren teoria eta medikuntza’ izango dira ardatz.

Itziar Garatek ‘Eguzki Sistemaren iragana, oraina eta etorkizuna’ hitzaldia eskainiko du eta bertan ezkutatzen diren sekretuak argitzen saiatuko da, azalduz zergatik apartekoa ez den izar arrunt baten inguruan hainbat planeta, ilargi, asteroide eta kometa aurkitzen diren.

Luis Carlos Alvaro Gonzalez neurologoak, berriz, medikuntza beste ikuspegi batetik aztertuko du ‘Eboluzioaren Teoria eta medikuntza: baterako bideak’ hitzaldian. Arrazoi historikoen ondorioz medikuntza eboluzioaren aurka ibili dela azalduko du, azken urteetan biak bateratzeko egindako ahaleginez gain.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Bidebarrieta Kalea, 4
Bidebarrieta liburutegia
Bilbo
Bizkaia