XIV. Lezamako Mugetatik mendi ibilaldi eta lasterketa
2019/09/01
Lezama
Bizkaia
Lezama_mugetatik
AIPAMENAK

XIV. Lezamako Mugetatik mendi ibilaldi eta lasterketa irailaren 1ean izango da.

Ibilaldia goizeko 08:00etan hasiko da eta lasterketa, berriz, 09:30ean. Biak Lezamako plazatik irtengo dira eta helmuga plaza beran kokatuko da.

Ibilbideak 25 kilometroko luzera du, 1100 metroko desnibel positiboarekin. Puntu gorena Ganguren gaina izango da (475m) eta baxuena, berriz, Kurutze auzoa (35m).

Hiru kategoria ezberdin daude: senior, beteranoak eta lezamakoak, guztietan emakume eta gizonak. Haurrentzat zuzendutako proba bat ere izango da.

Bestalde, Lezamako Mugetatik lasterketaren baitan, IV. Ganguren Ziztu Bizian proba bertikala egingo da egun berean. Lezamako torrean emango zaio hasiera, eta 3.5 kilometrotako ibilbidea du, 400 metroko desnibelarekin.

KOKAPENA
Lezamako plaza
Lezama
Bizkaia