XIV. Tene Mujika beka
2019/11/04 - 2019/12/09
Zenbait herrialde
Escribiendo
AIPAMENAK

XIV. Tene Mujika Bekara lanak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 9ra arte. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak deialdia zabaldu dute, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz.

Irabazleak 6.000 euroko diru laguntza jasoko du. Proiektuak artxiboa@deba.eus helbide elektronikora bidal daitezke.

Euskal Herriko azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitezke (biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak). Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Ez da fikziorik onartuko, baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu. Dibulgazio lanak bezala egin daitezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
LOTURAK