Xutik eta Patrice Dumora ‘Watson’ Biarritzeko Atabal aretoan

Data

23.06.03 - 23.06.03

Lekua

Lapurdi - Biarritz

Xutik taldea
Xutik taldea (XUTIK)

Biarritzeko Atabal aretoak musika gaualdi ederra antolatu du larunbat honetarako. Arratsaldeko 20.00etataik aurrera bi musika proposamenez gozatzeko aukera izango da, lapurdiko musika eszenako bi egitasmo interesgarriekin. Xutik taldea iragarri dute kartelburu bezala, ‘Kantu berrien azalean’ diskoa aurkezteko emanaldian. Aurretik, Patrice Dumora ‘Watson’ musikaria ariko da bere banda lagun. Emanaldia doakoa da, baina gonbidapena behar da kontzertu gunera sartzeko. Atabal aretoaren atari digitalean eskura daiteke on-line erreserban.

Kantu berriak besapean

Ska eta rock musika eremuan abiatu zuen bere musika bidea Xutik taldeak, eta oraindik orain, hamabost urte geroago, tinko eusten diote musika norabide horri. Zpeiz Mukaki kaleko taldearen garapen bezala sortu zen Xutik, taldekideak karriketatik agertoki gainerako pausoa emanez. Diskografia oparoa batu du taldeak urte hauetan guztietan, eta estudikoko laugarren eta azken emaitza duten ‘Kantu berrien azalean’ diskoarekin bidea borobildu dute. Agertoki gainean festa eta aldarrikapena uztartzen dituzte, musika bozgoragailu bezala erabiliz.

Musika ibilbide luzea du Patrice Dumora ‘Watson’ musikariak. Urteak atzera Akelarre taldeko kide izan zen, estudioko bost disko grabatu zituen taldearekin 90. hamarkadan zehar. 40 urtetik gora daramatza musika egiten, eta agertoki handiak alde batera utzita dituen arren, gertuko musika egiten gozatzen du emanaldi txikietan. 2008an bere izenpean abiatu zuen bidea, eta berriki  ‘Bobi’ diskoa argitaratu du, musikalki folka, popa eta rocka uztartuz kantu ederretan. Biarritzeko emanaldian banda izango du lagun.

Kokapena

Atabal aretoa
Atabal aretoa
Biarritz. Lapurdi

Loturak