Xutik, Gatibu eta Trikizio Ezpeletan
Data
22.08.06 - 22.08.06
Lekua
Lapurdi - Ezpeleta

Bestak Euskal Herrian. Herriz herri. Eta Lapurdiko Ezpeletan ere doinuek eta dezibelioek gora eginen dute Gatibu eta Xutik taldeekin. Bertako eta kanpoko, herriko plaza txiki itxiko dute musikariek agorrilaren 6 gauean, herriko besten kari antolatu duten kontzertuan: Xutik eta Gatibu, dena emaiteko prest, beti bezala. Gaua borobiltzeko Trikizio taldearen dantzaldia egongo da.
Xutik
Zpeiz Mukaki kaleko taldearen oinarritik sortu zen Xutik aspaldi. Eta gaur egun Ipar Euskal Herrian ez dago beraiek ezagutu ez duten plazarik.
Atseden une luze baten ostean, herriz herri, jairik jai, Herri Urrats, Euskal Herria Zuzenean eta bestelako agerraldietan ikusten ditugu gogotsu Xutik taldekoak. Talde finkoa, doinu ezagunak eta dantzarazteko musika eskenatokitik. Ezpeletan bada plazan dantza egiteko ohitura ona, eta Xutik hori berriz ere frogatzera helduko da. Disko berria aurkeztuko du taldeak emanaldi honetan.
Gatibu
Zer esan Euskal Herrian plaza gehienek ezaguna duten Gatibu taldeari buruz. Urteak pasa, disko eta abesti berriak sortu, zaharrak gogoratu eta belaunaldiz belaunaldi, eta etenik gabe gainera, kantuan jartzen ditu herritarrak oro Gernikako taldeak.
Alex Sarduiren senak, lotsagabekeriak, kanturako eta harremanetarako gaitasunak, taldearen rock doinuek lagunduta, Euskal Herriko talde ezagun eta atseginenetako bat bilakatu dute Gatibu. Horretan ez da dudarik. Musikak jarri ditu plazan. Plazan jarriko dute musika.
Trikizio
Eta gaua bukatzeko, dantzan jarraitzeko, nekatu arte aritzeko, erromeria giroak baino gauza aproposagorik ba ote? Horretan arituko dira Trikizio taldekoak larunbat goizaldean Ezpeletan. Rock emanaldien osteko dantzaldia izango da Trikiziorena. Euskal Herria jaietan da, eta dantza baten ari da jendea herriz herri. Ezpeleta ez da gutxiago izanen.
Kokapena
Enparantza
Enparantza
Ezpeleta . Lapurdi