XVIII. Sopelako Herri Lasterketa
2020/03/29

10:30 - 11:40.

Sopela
Bizkaia
Sopelako_herri_lasterketa
AIPAMENAK

Munarri atletismo taldeak antolatuta, XVIII. Sopelako Herri Lasterketa egingo da martxoaren 29an.

Zenbait maila daude parte hartzaileen adinaren arabera, eta bakoitzaren irteera ordua eta egin beharreko distantzia ezberdinak izango dira.

Honako huek dira kategoriak: txikiak 1 (10:30ean; 2016tik aurrera; 400 metro), txikiak 2 (10:40ean; 2015-2012 artean; 400 metro), umetxoak (10:50ean; 2011-2010 artean; 800 metro), umeak (11:00etan; 2009-2008 artean; 1.200 metro), gaztetxoak (11:10ean; 2007-2006 artean; 1.500 metro), kadeteak eta jubenilak (11:20ean; 2005-2003 artean; 3.000 metro) eta gainontzekoak (11:40ean; 7700 metro).

Lasterketa amaitzean sari banaketak egingo dira.

Parte hartzeko beharrezkoa da lehendik izena ematea martxoaren 26a baino lehen.

ORDUA

10:30 - 11:40.

KOKAPENA
Sopela
Bizkaia