XX. Azeri Bila lasterketa
2018/06/16

17:30-20:00

Hernani
Gipuzkoa
Azeribilalasterketa
AIPAMENAK

Hernaniko Azeri Bila lasterketaren XX. edizioa izango da ekainaren 16an, Hernaniko Udalak eta herriko atletismo taldeak antolatuta. Arratsaldeko 18:30etan abiatuko dira korrikalariak.

Arratsaldeko 18:30etan abiatuko dira Absolutu eta beterano mailako korrikalariek, emakume zein gizonezkoek, eta lau partaiderekin osatutako taldeek 8.000 metro luzerako zirkuitoa egin beharko dute.

Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin behar da edo lasterketa egunean irteera puntuan.

Lasterketari guztiei elastiko bana eta erosketak egiteko deskontu baleak emango zaizkie eta partaideen artean zenbait opari zozketatuko dira.

Aldez aurretik haur eta gazteen zenbait lasterketa egongo dira. Guztiak Urbieta kalean izango dute irteera eta helmuga.

Ordutegia:

17:30etan. Haur Hezkuntza. 150 metro.
17:40etan. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila. 300 metro.
17:50etan. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila. 600 metro.
18:00etan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila. 1.200 metro.
18:10etan. DBHko 1. eta 2. maila. 2.400 m.
18:30etan. DBHko 3. eta 4. maila. 4.500 m.

ORDUA

17:30-20:00

KOKAPENA
Urbieta kalea
Hernani
Gipuzkoa