XX Gipuzkoako odolki lehiaketa
2018/11/28

10:30.

Ordizia
Gipuzkoa
Odolkia
AIPAMENAK

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute azaroaren 28an Ordizian. Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak Ordiziako Udalarekin batera eta txerri-harakin eta harakin gremioaren laguntzarekin Gipuzkoako XX. Odolki lehiaketa antolatu baitute.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia eta beste arlo batzutako adituez osatuko da. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma. Lehiaketa honen bitartez, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Plaza Nagusia
Ordizia
Gipuzkoa