XXVIII Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Data

20.10.29 - 20.11.20

Lekua

Gipuzkoa - Azpeitia

azpeitia

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak urriaren 29tik azaroaren 20ra bitarte ospatuko dira,
egoera eta baldintza berezietan.

Guztira, hamaika antzezlan eta txontxongilo tailerrak jasotzen ditu aurtengo egitarauak; tartean, Soreasun sortutako bi antzezlen estreinaldiak: Bonbom beltz konpainiaren ‘Lanaz eta Xaharretaz’ eta Horman Poster konpainiaren ‘Antigone edo ezetzaren beharra’.

Urte konplikatua izan arren, Azpeitiko Udalak hasieratik urteroko jaialdi honi heldu eta berrituta egiteko konpromiso osoa izan du. Aurten XXVIII. edizioa izango da, eta besteak beste, irudi berrituarekin datoz.

Antzerki Topaketen irudiari indarra eman asmoz, Abitaingo iturriaren irudia berreskuratu eta berritu da edizio honetarako. Duela urte askotatik da Soreasuko kultur sormen gunetik metro gutxira dagoen iturri horren irudia antzerki topaketen irudi. Aurtengoan, irudia berritzeaz gain, irudia bera ere ikusgarriagoa egitea da asmoa, erreferentzialtasuna bilatzeko.

Gainera, ordutegiak kulturzaleen ohituretara egokitu dituzte; adibidez, helduen ikuskizunak 21:30ean hasi beharrean, 19:30ean izango dira aurten. Horretaz gain, hainbat eskari aintzat hartuta, umeen ikuskizunak larunbat arratsaldeetan izango dira.

Iaz abian jarritako ostegunetako sortzaile berrien Dinamoko emanaldiak ere bere horretan mantentzea erabaki dute, iazko arrakastaren ondotik.


    •    Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2020: egitaraua (jpg)
Iturria: azpeitia.eus

Laburrean
    •    Mota Jaialdia
    •    Data 2020(e)ko urriaren 29(e)tik 2020(e)ko azaroaren 20(e)ra
    •    
    •    LekuaAzpeitia

    •    HizkuntzaEuskara
    •    Info Gehiago
    ▪    Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2020: egitaraua (jpg)

Kokapena

Soreasu eta beste lekuak
Soreasu Auzunea, 20730
Azpeitia. Gipuzkoa