XXXVIII Idiazabalgo herri krosa
2018/01/28

10:45-12:00.

Idiazabal
Gipuzkoa
Idiazabal
AIPAMENAK

Urtarrilaren 28an, Idiazabalen izango da herri krosa. Hogeita hamazortzigarren edizio honetan 10.245 metroko ibilbidea egin beharko dute lasterketa nagusiaren partehartzaileek. Irteera eguerdiko 12:00etan izango da.

Aurretik, umeen lasterketak ospatuko dira. Goizeko 10:45ean hasiko dira benjaminak, 600 metroko ibilbidearekin. Alebinen kasuan, 1.100 metro egingo dituzte eta 1.600 neska-mutil infantilek. Kadeteak, 3.525 metroko ibilbidearekin, helduen lasterketa kasuan bezala, 12:00etan irtengo dira.

Lasterketa amaitzen duten kadete, heldu eta beteranoen artean hainbat opari zozketatuko dira. Izen-ematea Kirol Probak web gunearen bitartez egin daiteke.

ORDUA

10:45-12:00.

KOKAPENA
Idiazabal
Gipuzkoa