Zabaldiko elkartasun hamabostaldia
2019/10/14 - 2019/10/25

19:30.

Iruñea
Nafarroa
Zabaldi
AIPAMENAK

Munduan zehar ematen diren borraka feministak izango ditu ardatz, urriaren 14tik 25a bitartean, Zabaldiko XXIII elkartasun hamabostaldiak. Errealitate ezberdinak ekartzeko, hiru hitzaldi, bi dokumental eta liburu aurkezpen bat prestatu dute antolatzaieek. 

Mexikoko mugimendu feministaren adierazpen ezberdinak, haurdunaldiaren etenaldiaren eskubidearen aldeko borrokak El Salvador edo Argentinan edota ISISen aurkako emakume kurduen borrokak ezagutuko dira batik bat.

Hitzaldietan, gaur egun borroka feministen erreferente diren gonbidatuak izango dira: Raquel Gutierrez Aguilar, Mexikoko ekintzailea den matematikari, filosofo, soziologo eta Latinoameriketako erresistentzia, gizarte eraldaketan eta mugimendu indigenetan aditua da; Celeste Macdougall, feminista eta Argentinako Abortatzeko eskubidearen aldeko Kanpanina Nazionaleko kidea; eta Itziar Gandarias, psikologoa, Euskadiko Unibertsitateko irakaslea eta mugimendu feministako kidea eta ‘Babel’ Munduko Emakumeak eta Emakumeen Martxaren Euskal Herriko plataformako kidea.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Nabarreria, 25
Zabaldi
Iruñea
Nafarroa