Zakuzaharrak
2018/02/08 - 2018/02/13
Lesaka
Nafarroa
Zakuzaharrak
AIPAMENAK

Igande Ihauterian, Zakuzaharrak Lesakako kaleak hartuko dituzte, haiek baitira herriko Inauterien protagonistak.

Zakuzko tela batekin estalia izaten dute gorputza eta azpian lastoa daramate. Aurpegia ere zapi batez estalia dute eta puxika bana daramate eskuan. Banan banan, ileran, herriko kaleak zeharkatuko dituzte, ohiuka, Mairuen laguntzarekin.

Gauean, plazan elkartuko dira guztiak. Bertan burdinazko barra luze bat dago, plaza alde batetik bestera zeharkatzen duena. Herriko ume eta neska-mutikoek Zakuzaharrren gainean egingo diete salto, lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egingo diete eta hauetariko askok beren zaku jantziak galduko dituzte.

KOKAPENA
Herriko kaleetan
Lesaka
Nafarroa