Zarauzko Emakumeen etxeko logotipo lehiaketa
2019/02/08 - 2019/02/15
Zarautz
Gipuzkoa
Lehiaketa
AIPAMENAK

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak logotipo lehiaketa deitu du Emakumeen etxeko logotipoaren diseinua aukeratzeko. Lanak aurkezteko epea otsailaren 15ean bukatuko da.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik.

Lehiaketaren helburua da Zarauzko Emakumeen etxearen irudi izango den logotiporako sormen-diseinu bat hautatzea. Eraikinaren kanpoaldean jarriko da hautatutako logotipoa, eta euskarri hauetan ere erabiliko da: sustapen-materiala, iragarki-kartelak, foiletoak, argitalpenak, produktuak eta merchandisinga, papertegiko materiala...

KOKAPENA
Zarautz
Gipuzkoa