‘Zauria(k)’ dokumentalaren aurkezpena
2019/02/14 - 2019/02/23
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa
ETIKETAK: Katakrak
Zauriak
AIPAMENAK

‘Zauria(k)’ dokumentalaren aurkezpenen egingo da Euskal Herriko hirietan otsailaren 14tik aurrera. Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Sáez Pérez eta Iker Oiz Elgorriaga iruindarrek zuzendu eta ekoiztutako dokumentala da ‘Zauria(k)’, ikuspegi feminista batetik eromena, gaizkiegonak eta buruko osasunaren inguruan hausnartzea helburu duena.

Lana otsailaren 14an estreinatuko da Iruñean, 19:00etan Katakrak liburudendan (Kale nagusia 54). Egun bat geroago, Donostian ikusteko aukera egongo da, 19:00etan Emakumeen etxean (Okendo kalea 9). Gasteizen otsailaren 22an aurkeztuko da, 19:00etan Landatxo Gizartetxean (Santa maria kalea 4, 1°A). Eta azkenik, Bilbon ere ikusteko aukera egongo da otsailaren 23an, 18:00etan Bira Kultur Gunean (Erronda Kalea, 2). 

KOKAPENA
Erronda Kalea, 2
Bira Kultur Gunea eta besteak
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea
Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa