Gure Esku Dago: ‘Zergatik erabaki?’ mahai-inguru zikloa
2018/01/31 - 2018/06/10
Diferentes localidades
ETIKETAK: Gure Esku Dago
Gure_esku
AIPAMENAK

Gure Esku Dagok Herritarron Ituna egitasmoa abian jarri du. Arloz arlo, erabakitzeko arrazoiak jasoko ditu itunak mahai-inguruekin. Hiriburuetan abiatu, herrietara jaitsi eta ekainaren 10eko giza katean erakutsiko da emaitza.

‘2019 arrazoi erabakitzeko’ lelopean, hiru fase izango ditu Herritarron Itunak. Batetik, mahai-inguruak; kultura, ongizatea, gure lurra eta herritartasuna izango dira landuko diren gai nagusiak. Mahai-inguru ziklo horretan parte hartuko dute Euskal Herriko hainbat eragileetako ordezkariek eta pertsona esanguratsuek.

Bilbon, urtarrilaren 31n izango da hitzordua; Donostian Kultura arloari buruzkoa egingo da otsailaren 7an. Hizlarien artean izango dira Josu Etxaburu, Mikel Irizar, Lorea Agirre eta Iñaki Goirizelaia. Herritartasunari buruz mintzatuko dira otasilaren 14an Baluarten eta bukatzeko, ‘Gure lurra’ izango da Gasteizko Europa Jauregian landuko den gaia, otsailaren 21ean.

Bestetik, herri eta eskualdeetan arrazoi gehiago biltzeko ekintza parte hartzaileak antolatuko dira. Eta bukatzeko, herriz herri, eskualdez eskualde bildutako arrazoi guztiak plazaratzeko eguna izango da ekainaren 10a.

KOKAPENA
Diferentes localidades
LOTURAK