Zientzia Astea
2018/11/07 - 2018/11/11
Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Donostia eta Eibar
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa
Ciencia2
AIPAMENAK

Zientzia Astea azaroaren 7tik 11ra egingo da Bilbon, Barakaldon, Gasteizen, Donostian eta, lehen aldiz, Eibarren.

Zientzia Asteak eskaintza zabala prestatu du, doako 190 jarduera inguru. Hainbat ikustaldi antolatu dira ikastetxeentzat: zientzia txoko, lantegi, txango didaktiko, hitzaldi, dokumental, Zientzia Club edo Zientzia Ikuskizuna bezalako dibulgazio lehiaketa eta ikuskizunak. Helburu nagusia izan da euskal gizartea zientzia eta teknologia mundura ekartzea.

Zientzia Astearen programa zientzi ikuskizun batez osatuko da, bost hiritan ikusi ahalko dena. Eta bost lehiaketa izango dira: X. Argazki Lehiaketa, Haiku Matematikoak, Ehuskarabanda, Zer egin dezakegu hondakinen arazoa konpontzeko? eta Saria duten arazoak. Gainera, EHUko espezialistek hitzaldi laburrak eskainiko dituzte zientzia gaiei buruz. Hauek izango dira Zientzia Cluben bost saioak: azaroaren 8an, osteguna, Barakaldon eta Eibarren; azaroaren 9an, ostirala, Gasteizen; eta azaroaren 10ean, larunbata, Bilbon eta Donostian.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Donostia eta Eibar
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa
LOTURAK