Zine forum politikoa Plateruenan
2018/02/28 - 2018/03/14

19:30.

Durango
Bizkaia
ETIKETAK: plateruena
Zine
AIPAMENAK

Otsailaren 28an hasita, zine forum politikoa izango da Plateruena Kafe Antzokian, Durangon. Hiru saiotan, hiru film aztertuko dira, hortarako beren-beregi gonbidaturiko zine aditu eta politologoek lagunduta: Asier Blas eta Josu Martinez, Helena Franco eta Xabier Landabidea eta Iratxe Fresneda eta Mario Zubiaga.

Emir Kusturikaren ‘Underground’, Gillo Pontecorvoren ‘La batalla de Argel’, eta Ken Loachen ‘Yo, Daniel Blake’ izango dira ikusgai eta aztergai. Saio bakoitzean filmen pasarte batzuk iksuteko aukera egongo da. Hori horrela, filmak etxean ikusita etortzea gomendatzen da.

Horrela, otsailaren 28an, ‘Underground’ lana izango da aztergai Asier Blas eta Josu Martínez-en eskutik. Martxoaren 7an, ‘Yo, Daniel Blake’ pelikula izango da protagonista, Helena Francok eta Xabier Landabideak bertan parte hartuko dutelarik. Eta bukatzeko, martxoren 14an, ‘Herrien askapena, atzo eta gaur’ izeneko saioa burutuko da Iratxe Fresneda eta Mario Zubiagaren eskutik, bertan ‘La batalla de Argel’ lana ikusteko aukera egongo delarik.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Landako, 4
Plateruena Kafe Antzokia
Durango
Bizkaia
LOTURAK