Zinema Eraikitzen ekimenera proiektuak aurkezteko epea
2016/05/02 - 2016/06/30
Zenbait herrialde
Zinema_eraikitzen
AIPAMENAK

Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko zinema jaialdiak Zinema Eraikitzen ekimenaren 30. deialdia egin dute, eta proiektuak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Ekimenaren helburua da postprodukzio fasean zailtasunak dituzten Latinoamerikako film luzeak bukatzen eta nazioartean banatzen laguntzea.

Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dira.

Zinema Eraikitzen Industriaren saria Daniel Goldstein SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria, ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte. Horretaz gain, CACI/Ibermedia TV Zinema Eraikitzen Saria banatuko da Zinema Eraikitzen Industriaren Saria irabazten duen filmarentzat.

KOKAPENA
Zenbait herrialde