Zinema eta matematikak zikloa
2018/02/02 - 2018/02/23

20:00.

Iruñea
Nafarroa
Zinema
AIPAMENAK

Nafarroako filmotekak zine eta matematikari buruzko zikloa jasoko du otsailean zehar. Zikloaren bitartez matematikek zinema genero ezberdinetan izan duten garrantzia erakutsi nahi da. 

Guztoria, hiru hitzordu izango dira. Hasteko, otsailaren 2an, Japonian arrakasta handia izan duen Yuko Ogawa-ren ‘Irakaslearen formula kutunen’ eleberrian oinarritzen den ‘Irakaslearen buruketa kutunena’ filma proiektatuko da.

Otsailaren 9an, Nazioarteko Matematika Olinpiadetan parte hartzen duen ikasle baten kontakizuna erakusten duen pelikula izanen da: ‘X + Y’. Eta bukatzeko, otsailaren 23an, ‘Infinitua ezagutzen zuen gizona’ filma proiektatuko da, Srinavasa Ramanujan matematikari hinduaren biopic-a.

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Paseo Antonio Pérez Goyena, 3
Nafarroako filmoteka
Iruñea
Nafarroa