‘Zinema Familian’ zikloa
2020/03/01 - 2020/05/31
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Sala BBK
Historia-interminable
AIPAMENAK

Bilboko BBK Aretoak familia osoari zuzendutako ‘Zinema Familian’ zikloa berreskuratuko du martxoaren 1etik aurrera, eta Wolfgang Petersenek zuzenduriko ‘The Neverending Story (Istorio amaigabea)’ eskainiko du, doan, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

BBK-k bere aretoa familiei hurbiltzeko egiten duen ahaleginaren parte da ekimena, eta bereziki etxeko txikienei bereziki zuzendutako egitaraua aurkeztu nahi du, pantaila erraldoian eta kalitatezko soinuarekin film klasikoez goza dezaten.

Horrela, igandeko emanaldiaren ondoren, BBK Aretoak 1980ko hamarkadako beste film arrakastatsu batzuk eskainiko ditu: ‘Raiders of the Lost Ark (Itun kutxa galduaren bila)’, martxoaren 22an; ‘Back to the Future (Etorkizunera itzuli)’, (maiatzaren 17an) eta  ‘Ladyhawke’ (maiatzaren 31n). Saio guztiak doakoak izango dira.  

KOKAPENA
Don Diego López de Haro, 19-21
BBK aretoa
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK