‘Zinema Gaur’, Montehermoson
2019/05/31 - 2019/07/01
Gasteiz
Araba
ETIKETAK: Montehermoso
Zinema
AIPAMENAK

Gasteizko Montehermoso kulturguneak ‘Zinema Gaur’ egitasmoa hartuko du maiatzaren 31tik uztailaren 1era bitartera. Zine proiekzioak ez ezik, zuzeneko musika, tailerrak eta performanceak ere izango dira Garbiñe Ortegak gidatutako programan.

‘Respirar, Correr, Mirar’ (2018) Virginia Garcia del Pinoren filmaren eta Mursegoren zuzeneko proiekzio-kontzertuarekin inauguratuko da zikloa.

Ekainaren 1ean eta 2an, dokumental-tailerra egingo da Virginia Garcia del Pinoren eskutik, 10:00etatik 14:00ak arte, eta ekainaren 3an, 19:30ean, bere ‘La décima carta’ lana ikusteko aukera izango da.

Egitarauak ekainaren 10ean jarraituko du Anahí Berneriren ‘Alanis’ (Argentina, 2017) izeneko lanarekin; eta ekaniaren 17an, Maria Augusta Ramosen ‘O Processo’-rekin. ‘Ojo Guareña Performancea’ ekainaren 24an taularatuko da eta amaitzeko, uztailaren 1ean, Leire Apellaniz euskal zuzendariaren ‘Último Verano’ lana proiektatuko da.

KOKAPENA
Fray Zacarias Martinez Kalea, 2
Montehermoso kulturgunea
Gasteiz
Araba
OSAGARRIAK
LOTURAK