Zinema zikloa museoan, ‘Harria eta zerua’ bideo-instalazioarekin batera
2019/11/22 - 2020/02/09
Bilbo
Bizkaia
Exposicion
AIPAMENAK

Víctor Ericeren ‘Harria eta zerua’ bideo-instalazioarekin batera, Bilboko Arte Ederren museoak naturan egin diren esku-hartze artistikoei eta zineman ingurune naturalari buruz egon diren ikuspegiei buruzko zikloa eskainiko du.

Ekintza azaroaren 22tik otsailaren 9ra luzatuko da eta, zikloa osatzeko, naturan kokatutako artelanei buruzko dokumentalak emango dira.

Lehen ardatzak, dokumentalak, besteak beste, Christo edo Ana Mendieta artistek naturarekin izan duten interakzioa erregistratzen du; bigarrenean, ikus-entzunezko pieza bera da objektu artistikoa (Benning, Peleshian, Pare Lorentz, Michael Snow, Kiarostami…), eta hirugarrenean, berriz, dokumental dibulgatiboak daude, Stonehengeri, James Benningi, Land Art delakoari eta abarri buruzkoak.

KOKAPENA
Museo Plaza, 2
Arte Ederren museoa
Bilbo
Bizkaia