Zinemaldia.cat
2020/02/21 - 2020/03/01
Barcelona
Barcelona
Zinemaldia
AIPAMENAK

Zinemaldia.cat jaialdiaren hamabosgarren edizioa otsailaren 21etik martxoaren 1era bitartean egingo da, Bartzelonako Euskal Etxean. Guztira ,11 film luze eta hainbat film ertain eskainiko dira.

Hauek dira, besteak beste, jaialdian parte hartuko duten pelikulak: ‘Zauria(k)’, ‘Lur eta Amets’, ‘Urpean Lurra’, ‘Soinujolearen semea’, ‘Hiru uhinak’, ‘Ez, eskerrik asko!’ eta ‘Agur Etxebeste!’. Lan hauek Sagardi sail ofizialean aurkitzen dira eta garaikurra nork eramango duen martxoaren 1ean jakingo da.

Horrez gain, beste hainbat ikus-entzunezko eskainiko dira zineforum saioetan: ‘Euskaltzaindia: egunak eta lanak’, ‘Generación anti todo’, ‘Los demeneciales chicos acelerados. Euskadi y tal’ edota ‘Napardeath’ lanak, esate baterako.

Bartzelonako Euskal Etxea 1979. urtean sortu zen eta garai hartatik hona mota askotako ekitaldiak antolatu dituzte euskal kultura eta tradizioak bultzatuz.

KOKAPENA
Carrer de l'Arc de Sant Vicenç, s/n
Euskal Etxea
Barcelona
Barcelona
LOTURAK