ZinemaldiaCat
2019/03/14 - 2019/03/17
Bartzelona
Zinemaldiacatt
AIPAMENAK

Martxoaren 14tik 17ra, ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren 14. edizioa egingo da Bartzelonako euskal etxean, Etxepare Euskal Institutuaren eta Azkue Fundazioaren laguntzarekin.

Kataluniako hiriburuko Cinemes Girona zinema aretoetan izango dira emanaldiak, zuzendarien solasaldiekin, mota ezberdinetako filmekin eta sari banaketekin, besteak beste.

Zinemaldia irekitzeko ardura fikziozko bi film luzek izango dute: dantzaren bidez bizitzaren zikloa kontatzen duen Telmo Esnalen ‘Dantza’ eta Khalil gazte deserrotuaren bizitza zaila hizpide duen Koldo Almandozen ‘Oreina’ filmek. Bi zuzendariak bertan izango dira lanak filmak aurkezten.

Dena den, dokumentalak dira sarietarako hautagaiak aurtengoan, eta lau izango dira sari nagusia irabazteko lehian: Oier Aranzabalen ‘Margolaria’ (martxoaren 15ean, 22:00etan, zuzendariaren aurkezpenarekin), Maider Oleagaren ‘Muga deitzen da pausoa’ (mrtxoaren 16an, 18:00etan), Josu Martínezen ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ (martxoaren 16an, 20:00etan) eta Marina Lameiroren ‘Young & Beautiful’ (martxoaren 17an, 20:00etan).

Bestalde, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatzen duten Kimuak programaren 2018ko katalogoan bilduta dauden zazpi lan izango dira film laburren ordezkariak. Kataluniako euskal zinema jaialdian honakoak proiektatuko dituzte: Maddi Barberren ‘592 metroz goiti’, Josu Martínezen ‘Ama’, Iban del Camporen ‘Espedizio Handia’, Miguel Angel Jiménezen ‘Kafenio Kastello’, Maria Elorzaren ‘Ancora Lucciole’, Sara Fantovaren ‘No me despertéis’ eta Pello Gutiérrezen ‘Zain’.    

KOKAPENA
Carrer de Girona, 175
Cinemes Girona
Bartzelona
LOTURAK