Zinemaren historiako arropa ikonikoen erreprodukzioak, Jantziaren Zentroan

Data

21.07.03 - 21.08.31

Lekua

Gipuzkoa - Errenteria

Erakusketaren irudia. (NAIZ)

‘Argiak, kamera, Moda!’ izena darama Errenteriako Jantziaren Zentroak udarako dakarren eskaintza berriak. Film zehatz baterako sortu eta modaren historian betirako geratu diren hamar jantziren inguruan antolatu da erakusketa berria. Emakumezko hamar jantziren erreprodukzioak egin dira, besteak beste: ‘Haizeak eramana’, ‘Ozeko aztia’, ‘Gilda’ edo ‘Pretty Woman’.

Jantziaren ondoan honen inguruko informazioa; sortu zuen diseinatzailearen izena, egindako lana, aktorearen zein filmaketaren bitxikeriak, eta filmaren kartela.

Hamar jantzietatik hiruk irabazi zuten jantzi onenaren Oscar saria. ‘Oporrak Erroman’ (1953), ‘My Fair lady’ (1964) eta ‘Titanic’ (1997). Arte eta Zientzia zinematografikoen Akademiak 1949. urtean saritu zuen lehendabizikoz film batean jantzi diseinatzaileak egindako lana. Hasiera batean bi sari ziren, bata zuri beltzeko filmentzako eta beste koloretako pelikuletarako. 1958 garren urtean bi kategoriak sari bakarrean batu ziren.

Jantziaren Zentroak gure memorian gordetako jantzi horiek guztiak Kapitain-etxean kokatutako alfonbra gorrira ekarri ditu, larunbatean zabaldu eta irailaren amaiera arte luzatuko den erakusketa berezian.

Ezezagun diren diseinatzaile horiek zeintzuk ziren, zinema munduan egindako lana, sortutako jantziak eta modaren historian izan zuten eragina zabaltzea da erakusketaren helburua.

Horren guztiaren berri emateko irailean larunbata gauetan bisita gidatu bereziak eskainiko dira Jantziaren Zentroan.

Erakusketa doan ikus daiteke Kapitain Etxearen sarrerako solairuan, larunbatetan goizeko 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Igande eta jaiegunetan 12.00etatik 14.00tara.

Zinema izarren jantziak ikusteaz gain, Jantziaren Zentroak bisitariari alfonbra gorriko partaide izateko proposamena eskainiko dio erakusketan.

Jantzi dotorea soinean duen maniki bati gure besoak eta aurpegia jarrita zinema izar bihurtuko gara segundo gutxitan. Argazkiak atera eta irudi horiek sare sozialetan gure lagunekin partekatzeko gonbitea egiten dio bisitariari Jantziaren Zentroak.

Uda honetan bigarren urtez larunbat ilunabarretan bisita gidatuak eskainiko ditu Jantziaren Zentroak. Iaz estreinakoz egin zen eskaintzak arrakasta izan zuen, asko izan ziren lekurik gabe geratu ziren herritarrak, horregatik, aurten berriro Kapitain-etxeak larunbata gauetan ateak zabalduko ditu.

Ordutegia honakoa da: larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara. Igande eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara.

Bisita gidatuak uztailaren 10ean hasi ziren. Hurrengoak larunbat honetan eta abuztuaren 7 eta 21ean egingo dira. Iluntzeko 20.00tan euskaraz, 21.00etan eta 22.00tan gazteleraz. Ordu ta erdiko bisita gidatu berezia da Jantziaren Zentroko bi solairuetako erakusketa iraunkorra ezagutzeko. Modaren historian barrena gauez bidaia egiteko proposamena 5 euroren truke.

Parte hartu nahi izanez gero, aurrez izena eman behar da. Errenteriako turismo bulegora deituta 943-494521 edo jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.

Kokapena

Jantziaren Zentroa
Kapitanenea, 6
Errenteria. Gipuzkoa