ZKZ Zirku Topaketa
2019/12/05 - 2019/12/08
Bilbo
Bizkaia
Topaketa
AIPAMENAK

Zirku artisten ZKZ topaketa abenduaren 5etik 8ra izango da. Ekitaldiak jatorri ezberdineko artisten harremanen bidez sektorea sendotuko duten sare eta zirkuitu berriak sortu eta lehengoak indarberritzea du helburu nagusi; horrez gain, lau egunez, zirku garaikideko ikuskizunen egitaraua eskainiko du.

Horrela, zirku-teknikei buruzko hainbat ikastaro ospatuko dira abenduaren 6 eta 7an.

Topaketak, gainera, auzo eta herritarrekin bat egiteko espazio bat sortu nahi du. Horregatik, kalean ere parte-hartze irekiko zirku hastapenetako tailerrak ospatuko dira. Horrez gain, herritarrek topaketaren baitan antolatutako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dute.

KOKAPENA
Ignacio Zuloaga margolaria kalea
ZAWP eta Zirkozaurre
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK