Zubietako Erraustegiaren aurkako mobilizazioa
2020/02/29
Donostia
Gipuzkoa
Erraustegiarenkea
AIPAMENAK

Otsailaren 29an, 17:00etan, manifestazioa egingo da Donostian, Larreko Mahaiak deituta, martxoaren 3an irekiko duten erraustegiaren aurka. Bertan herritarren hitza entzutea defendatuko dute.

«Laster gipuzkoarrontzat egun garrantzitsuak datozkigu. Garrantzitsuak, erraustegia martxan jartzeko eguna finkatu baitzuten eta eguna iristeko irrikaz egongo baitira. Garrantzitsuak, orduan usteko baitutelako irabazi dutela, aurkako ahotsak isilaraziko dituztela, eta larrialdi ekologikoaren aurkako jardunean errausketa katebegi bat gehiago denaren engainua sinistu dugula behin-betiko», adierazi dute antolatzaileek.

Horren aurrean, baina, «indarrak batzeko» deia egin du Laharreko Mahaiak. «Errausketarik gabeko herri eta lurralde baten aldeko borroka ez da inoiz amaituko, osasunaren, justizia sozialaren eta demokraziaren aldeko borroka baita», gehitu dute.

Hala, herritarron «hitza eta erabakia» aldarrikatuko dute eta GuraSOSek irekitako bide juridikoa edo Zubietako bizilagunek martxan jarritako kutsadura ikerketei jarraipena emanez lan egingo dutela berretsi.

«Larrialdi ekologikoaren aurkako estrategia zuritzaileenek eta harresi desinformatiboenek ere ezin ezkutatu baitezakete errausketaren hautu politikoaren ondorioak herriak pairatuko dituela, lurrak pairatuko dituela eta beraz, denborak arrazoia aitortuko digula argi dugu».

Larreko Mahaian elkartzen diren eragile sozial eta sindikalek bat egiten dute erraustegiaren baimena bertan behera uzteko abian dauden eskaerekin, eta agintariei otsailaren 29an Donostiako kaleetara aterako diren herritar guztien hitza entzun dezatela eskatu dite.

«Ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko duen jendarte eredu baten aldeko borrokan trantsizio ekologikoa gako izan daitekeenez bertan eragiten jarraituko dugu».

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa