Zumaia XI Flysch Trail
2019/06/23
Zumaia
Gipuzkoa
Trail
AIPAMENAK

Zumaia Flysch Trail lasterketaren hamaikagarren edizioa ekainaren 23an izango da.

Kategoria ezberdinak izango dira adinaren arabera, eta bakoitzaren hasiera ordua eta kilometro kopurua ezberdina izango da. Maila guztien irteerak Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuko dira.

Hauek dira modalitate ezberdinak: kadete gizon eta emakumeak (15-17 urte), gizon eta emakume gazteak (18-20), gizonezko eta emakumezko herrikoiak (18tik gora) eta itsuen txapelketa.

Lasterketa ostean, 12:30ean sari banaketaren txanda izango da.

Horrez gain, beste hainbat ekitaldi antolatuko dira probaren harira, maiatzaren 25etik aurrera, hala nola: How to trail run (maiatzaren 25ean); lasterketaren aurkezpena (ekainaren 13an); Sebastian Alvaroren ‘¿Y si te dijeran que puedes’ pelikularen emanaldia (ekainaren 20an) eta II. Zumaia Flysch Gipuzkoako Eskalada Topaketak eta II. Zumaia Flysch Orientazio Txapelketa (ekainaren 22an).

KOKAPENA
Eusebio Gurrutxaga plaza
Eusebio Gurrutxaga plaza
Zumaia
Gipuzkoa