Zumalakarregiren inguruko jardunaldiak
2019/11/09

09:00-18:00.

Usurbil
Gipuzkoa
Zumalakarregi
AIPAMENAK

Zumalakarregiren inguruko jardunaldiak egingo dira Usurbilen azaroaren 9an, Nafartarrak taldeak antolatuta.

Zumalakarregi, biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora.

Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera emango da jardunaldietan, hitzaldi, proiekzio eta mahai-inguruen bitartez. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial eta politikoa aztertuko da: euskararen egoera XIX. mendearen lehen erdian, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria, euskal populazioaren karlismoarekiko atxikimenduaren arrazoiak…

ORDUA

09:00-18:00.

KOKAPENA
Langaran Kalea, 3
Sutegi Aretoa
Usurbil
Gipuzkoa
OSAGARRIAK