Zumetaren ‘Neurri ttikiak’, Ziburun ikusgai
2020/07/18 - 2020/09/06
Ziburu
Lapurdi
Zumeta
AIPAMENAK

Apirilean zendu zen Jose Luis Zumeta margolariaren lanak izango dira ikusgai Lapurdiko herriko Arte Bideak galerian, uztailaren 16tik irailaren 6a arte.

Artista usulbildarrak bere lanak bizpahiru metroko tamainan egin izan baditu ere, Ziburuko galeriak ez du aski lekurik obra horiek jartzeko eta, beraz, 50 zentimetroko altuera eta zabalera dutenekin osatu dute erakusketa, bereziki lekurako eginak gainera. Usoak, margolariaren alabak, Sud Ouest hedabideari jakinarazi dionez, bere aitak Arte Bideak hautatu zuen. Hain zuzen ere, erakusketak ‘Neurri ttikiak’ izena hartu du arrazoi horregatik.

KOKAPENA
2 Rue Pocalette, 64500
Arte Bideak galeria
Ziburu
Lapurdi