Zurrunbilo, Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia
2016/06/13 - 2016/06/19
Gasteiz
Araba
Kartelarekin
AIPAMENAK

Ekainaren 13tik 19ra bitartean, Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdia, Zurrunbilo, ospatuko da Gasteizen. Parasite Kolektiboak eta Baratza aretoak sustatuta sortu da.

Jaialdiak sorkuntza garaikideari, bertako produkzioari eta bertako kulturari elementu aglutinatzaile bezala lehentasuna eman nahi dio. Antzerki tailer bat, sorkuntza prozesuan dau­den piezen erakustaldia, testu piezak, umorea, musika eta teatro errezitaldi bat dira progra­mazioaren barruan egongo diren proposamenak.

Aurten, jaialdia hiru agertokitan garatuko da: Oihaneder euskararen etxea, Gora taberna eta Baratza aretoa. Ander Lipusek zuzendutako ‘Aktorearen dantza mekanikoa eta poetikoa’ tailerrarekin abiatuko da, 13an, Zurrunbilo jaialdiaren lehen edizioa. 15ean, sortze-prozesuan dauden bost pieza laburren erakustaldia egingo dute leku berean, 20:00etan.

17an, Oihanederren Oh My God-ek ‘Zer duzu Amy’ antzerkia eskainiko du 20:00etan; eta Baratza aretoan, berriz, ‘Zerura eroria’ emango du Anodino Teatrok, 22:00etan. 18a, larunbatez, Metrokoadrokaren ‘Mr-Señora’ teatro errezitaldiak irekiko du (20:00etan, Baratzan) eta haren atzetik Atx Teatroak ‘Bihotz salataria’ antzezlana emango du, 22:00etan leku berean. Bukatzeko, 19an, Tripak-ek ‘Aitaren larrua’ emango du 19:00etan Baratzan, eta jaialdiaren lehen edizio hau Joseba Irazokiren kontzertuarekin eta amaierako festarekin itxiko dute, 20:30etik aurrera, Gora tabernan.

KOKAPENA
Fray Zacarías Martínez, 2
Oihaneder euskararen etxea, Gora taberna eta Baratza aretoa
Gasteiz
Araba
OSAGARRIAK