1 iruzkin

Zimarro hil da

Zimarro hil da

Euskal preso eta borrokalariekin elkartasuna adierazi duenik badago Espainiar Erresumako bazter guztietan.

Hamarkada luzez pairatu dutenek badakite, ongi jakin ere, zer den urrunean besarkada bat, irribarre bat edota laguntza fisikoa ere jasotzearen balioa.

Han eta hemen jaso dugu euskaldunok munduko beste lekuetako gizon eta emakumeen laguntza. Bai Espainian zein Mexikon, Venezuelan, Kuban edo Belgikan. Azken finean zapalduok zapaltzaileen atzaparretatik urruntzen gaituztenen laztanak eskertu baino ezin genezake. Hala behar du, behintzat.

Egunotan errepikaezina den Zimarro lagunak utzi gaitu. Andaluza, komunista, abertzaleon laguna, euskal presoen senideen sostengu horrenbeste alditan. Andaluziako lur urrunetara, baldintza eskasetan sarri, iritsi eta… hara non Jose Zimarro zegoen. Beti prest, beti lagun. Eta enarak bezala joan zaigu.

Eta enarak bezala itzuliko delakoan nago, askatasun haizeak gugana berriro ere ekarriko digulako.

Ez gara, ez, euskaldunak, sentimenduak aise erakustekoak, baina horrenbeste mila senide eta lagunen ahotsa,  tristura eta errekonozimendua ezin dira isil apalean geratu.

Eskerrik asko Zimarro, askatasun haizeak zurrunbilo batean besarkatu zaitzala.

/