Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-03

0 iruzkin

Gazte Danbada, auzolanean gazte herria biziz

Ehunka gazte hurbilduko dira egunotan Laudiora bertan izanen baita ostegunetik astelehena bitarte Gazte Danbada. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatuko ekimenak ‘Esna harrapa gaitzala’ du lelo eta «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotzea» du jomuga.

Hamaika kontzertu, mahai-inguru, tailer, antzerki eta ekitaldi izango dira lau egunetan. Hemen egitarau osoa.

Mimoz prestatu dute Gazte Danbada eta hilabeteak eman dituzte barrura begirako lanei arreta...

0 iruzkin

Artzikirola, ahaleginarekin gozatzeko kirola

Errugbi, eskubaloi eta futbolaren arteko batasunetik jaio da artzikirola eta izenak iradokitzen duen moduan Arabako Artziniegan sortu zen.

Artziniegako haur eta nerabeak bost bat urte daramazkie artzikirolera jolasten, baina, apurka apurka Arabako mugak ere gainditzen ari ditu kirol honek. Bideo honek artzikirola ezagutzeko aukera eskaintzen digu bere asmatzailea den Jose Ramon Reyren eskutik, gainera.

Pertsona ezberdinek kirolean berdintasunez jokatzen gozatzea da kirol berri honen helburua...

azken post-ak
azken iruzkinak