Hemen artxibatutako artikuluak: 2016-05

0 iruzkin

Gipuzkoa plaza ez ezik, sarea ere okupatzen ari da Gipuzkoa Zutik

Bostok Photo

«Ustelak lurpera bizitza da handiena» lelo hartuta lehen gaua igaro dute, erraustegiaren aurka Gipuzkoa plazan bildutakoek. Goizean goizetik esku-orriak banatzen aritu dira Aldundira bertaratzen ziren langileen artean, teknologia berriak baliatuta, baina, euren eragin-gunea zabaldu eta lau haizetara zabaltzen ari dira unean unean bertan gertatzen dena. #ezgoazetxera edota #GipuzkoaPlazara traolekin biltzen ari dira bertan gertatutakoak.

0 iruzkin

Erabakitzeko gutun azala prest, Urkulun

Bizikletaz 40 lagun inguru joan dira asteburuan Urkulura. Egon da oinez eta autoz joan denik ere, eta ez gutxi gainera.

Inguruko lau auzotatik kanpai-joleek bertaratuei harrera eginez abiatu da ekitaldia. Gero, oihalezko gutun-azal erraldoia aireratu eta bertaratuak azpira sartu direnean, Gure Esku Dagoren kantua abestu dute, oso giro ederrean.

Datorren iganderako motorrak berotzeko ariketa xume bezain sinbolikoa izan da.

Diasporatik ekainaren 5erako dei gehiago ere izan dira, Argentinan,...

0 iruzkin

#983irribarre, Euskalerria Irratiaren frekuentzia berria ospatzeko

Frekuentzia berrian ari zaigu Euskalerria Irratia goizen goizetik. FM 98.3 da euskaldunen tokiko informazioa jasotzeko diala, eta, 28 urteren ostean, legezkotasunez ekiten dio.

Egun handia ospatzeko Euskalerria Irratiak selfie-ak eskatu ditu eta entzuleak, deiari jarraituz, #983irribarre traolarekin igo dituzte sarera.

0 iruzkin

'Banc Expropiat'en alde egin eta zentsuratua izan den Graciako amona

https://www.facebook.com/SpanishRevolution/videos/1030884870333647/

'Banc Expropiat'en desjabetzea salatzen gertatutako istiluen berri eman nahi zuen Antena3ko kazetaria honek. Horretarako, bizilagunen ahotan ipini zuen mikrofonoa, mobilizazioekiko haserrea ager zezaten. Tartean, baina, emakume batek hartu zuen hitza, bankua auzotarrena zela eta bertan auzoaren probetxurako aritzen zirela defendatuz. Esandakoa gustukoa ez, eta kazetariak mikrofonoa kendu eta bere errelatoarekin jarraitu zuen....

azken post-ak
azken iruzkinak