Tags astenagusiabilbo

0 iruzkin

Marijaia, balkoitik pantaila handira

‘Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen’ dokumentala Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak zuzendu eta ekoitzi du eta Aste Nagusiaren sorrera eta ibilbidea jasotzen dute bertan.

Arriaga antzokian aurkeztu zen atzo iluntzean, Aste Nagusia egi bihurtzen duten atzoko eta gaurko konpartsakideen aurrean.

Mercè Cortina-Oriol eta Fernando Garcia Regidor konpartsakideak aritu dira zuzendaritza lanetan.

0 iruzkin

Txori Barrote, 30 urte presoen leihoa irekitzeko ahaleginean

Txori Barrote and McOnak ! Aniversario 30 años! from Facundo Quevedo on Vimeo.

30 urte bete ditu aurten Txori Barrote konpartsak. Bilboko jaien bihotzean euskal preso eta iheslariei leihotxoa ireki guran sortu zen duela hiru hamarkada, eta, ordutik, parranda eta aldarrikapena nahastu, bere lekutxoa dute Areatzan.

Marijaiaren etorrera irrikaz itxaroten ari diren honetan, urtemuga borobila parrandarako aitzakia bihurtu nahi dute ere, eta, MacOnak taldearen laguntzarekin...

0 iruzkin

Auzoen eguna ospatu dute Bilboko Aste Nagusian

Lehen aldiz Auzotarrok elkarteak antolatuta Bilboko auzoen eguna ospatu dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan. Ostegunez egun osoko egitaraua antolatu zuten, Udaletxean egin zuten protesta eguerdian, bazkaria gero eta futbolin erraldoi txapelketaren ostean poteon amaitu zuten, festa giroan. Argazki hauetan froga.

> Konpartsek Txinara bidali dute Azkuna

> ‘Altxa Porrue’ konpartsaren kukainako erorketarik onenak!

> Marijaia eta Aste Nagusia munduan zehar

> Kaskagorri:...

0 iruzkin

Konpartsek Txinara bidali dute Azkuna

Bilboko Branka. Aste Nagusiaren defentsan Azkuna Txinara bidaltzea erabaki dute konpartsek Egungo jai ereduaren defentsan desfilea egin dute plaza Biribiletik jai eremura tanborren doinu goibelez lagunduta. Ondoren egin duten saio umoretsuan alkatea oporretara bidaltzeko lekua aukeratu dute eta Txinara bidaltzea onartu dute konpartsakide gehienek. Kamiseta beltzak kenduta jarrera inposatzaileen gainetik jaiak aurrera darraiela irudikatu nahi izan dute.

azken post-ak
azken iruzkinak