Tags bilgunefeminista

0 iruzkin

Espetxe martxa feminista: Borroka eta sentimendua

Loading player...

Pasa den larunbatean, Bilgune Feministaren 15. urteurrenaren bueltan, Valladolideko kartzelara martxa feminista egin zuten 300 bat emakumek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik bost autobus bete joan ziren Villanublako kartzelaraino eta bertan espetxeen «izaera patriarkala» salatu zuten.

Bertan bizitakoa eta sentitutakoa bildu asmoz, bideoa atera du orain Bilgune Feministak.

0 iruzkin

Sexualitatea eztabaidagai, Bilgune Feministaren eskutik

Bilgune Feministak sexualitatearen inguruko eztabaidarako txostena argitaratu du. Urteetan zehar emandako eztabaidetatik ateratako ondorioak, ideiak eta gakoak bildu eta eztabaidarako material hau diseinatu dugu. Bizirik dagoen dokumentua da. Zaila da ixtea. Ezinezkoa da dena biltzea. Horregatik zabalik dagoen testua da. Osatzeko dago. Pentsatzen jarraitzeko. Hausnartzen jarraitzeko. Pertsonala eta politikoa uztartzen jarraitzeko. Horregatik, tarte bat topatu eta irakurri testua. Ondoren...

1 iruzkin

Sexu langileen eskubideak aldarrikatu dituzte Donostian kantuz

BilguneFeminista. Sexu langileen nazioarteko egunean, ekainak 2an, San Martin merkatuan egindako Manu Chao-ren "Me llaman calle" abestiaren bertsio euskaratua. 

"Nire gorputza,
nire ogibide,
ni naiz nire jardunen jabe.
Betiereko
lanbide zaharra,
ez al da hala?
Puta ausartak
puta azkarrak,
profesionalak…
askatasunaren
alabak gara.

Kaixo eder hori
Mirentxu nauzu
alu partean bustita nauzu
xoxik baduzu,
...

azken post-ak
azken iruzkinak