Tags dantza

0 iruzkin

Gurpil aulkia oholtza gainean, dantzan

Laudioko jaietan ikusi ahal izan zen ikuskizun eder hau. Iñigo Martinez laudioarra eta Davinia Descals kataluniarra izan ziren protagonista eta ehunka pertsona elkartu ziren txosnagunean emanaldia ikusteko.

Diziplina artistiko zabala da dantza eta dantza inklusiboaren bidez, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko sormen, komunikazio eta interakzio espazioak sortu nahi dituzte. Desgaitasuna muga baino, mugimendu aniztasunerako aukera da.

Aiaraldea atari digitalak eman du...

0 iruzkin

‘Jotamentala’, jotari eskainitako film dokumentala

Jota dantza protagonista bihurtu du AIKO taldeak ‘Jotamentala’ dokumentalean. 50 minututan zehar eta euskaraz zein gaztelaniaz, jotaren inguruko ibilbide zorrotza egiten du film dokumentalak.

Filmean ikusten den moduan, jatorrian Elizak bekatuzkotzat hartu zuen dantza da jota, eta, euskal nazionalismoak garbi eta kasto bilakatu zuena; landa inguruko munduari ustez lotua egon arren, betidanik hirikoa izan den eta den dantzatzat dute AIKO taldekoek.

Han eta hemen aurkezten ari den...

0 iruzkin

Asturiarren arin-arina edo porrusalda: ‘el saltón’

Fandangoaren ostean dantza egin ohi dute eta arin-arinaren antzera 2/4-ko erritmoa du, asturiarren ‘El Saltón’ deritzona da, ‘Xiringüelu’, ‘a lo lixero’ edo ‘saltiquer’ izena ere hartzen omen du; beraz, izenean ere gure porrusaldaren edo arin-arinaren tankerarik har diezaiokegu. (Musikaz lagundurik ikusteko HEMEN) Aiko taldearen ‘Jotalariak’ zikloaren baitan iritsi zaigu postontzira asturiarren dantza honen berri....

0 iruzkin

‘Ardoaren dantza’

Joko proposamena: Zer egingo dute dantzariek amaieran?
A: Ardoari tragoa eman; B: Ardo koparen gainera jauzi

’La danza del vino’ izenburupean, ekitaldietarako euren burua eskaintzen duten AurresQ ekimenekoek sortu duten dantza da hau. Ardoaren dantzaren inguruan honakoa diote: «Dantza honek ardoaren ekoizpen prozesua erakusten du modu oso ikusgarrian. Mahatsa jasotzen denetik salda honen edateko momenturaino. Bi zati nagusitan aurkezten da, ‘sorrera prozesua’...

0 iruzkin

Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!

Dantzan.com Iratzarri da hartza. Negua, udaberria eta uda ere eman ditugu lezean, baina azkenean hemen dago berriz ere dantzan.com, ilusioz eta bizipozez beteta. Babesa, laguntza eta dantzen bizitzeko gogoa eskaini duzuen guztioi esker, berpiztu da dantzan.com. Ea denon artean dantzan mantentzeko gai garen. Bizi dantzan!

Babes zabala
Itxi eta berehala, dantzan.com-en aldeko babes taldea antolatu zen eta zenbait ekimen jarri zituen abian. Sinadura kanpaina antolatu eta mila eta seiehun...

azken post-ak
azken iruzkinak