Tags ernai

0 iruzkin

«Kriminalizatutako» gazte borrokaren gakoak

Loading player...

Atzera begira ipini eta udararen errepasoa egin du Ernai gazte antolakundeak, komunikabideek «desitxuratu» eta «kriminalizatu» duten gazte borrokaren gakoak azaldu nahian.

Bideoan gogoratzen duten gisara, Guggenheimen bainua hartuta abiatu zuten uda eta «Herria bizirik» kanpaina.

Euskal Herriko auzo eta herriak alaitu eta girotu dituzten jai herrikoiak ere izan dituzte hizpide. Bertan behera gelditu behar izan zuten Zarauzko Azken Portuko festak eta trukean...

0 iruzkin

Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena ekarri du gogora Ernaik

Loading player...

Lau hamarkada igaro dira Amnistia aldarrikatu zuen aste odoltsu hartatik. Errenterian biziki sufritu zuten Poliziaren oldarraldia orduan eta orain, 40 urte beranduago, bertan hildako lau errenteriarrak gogoratu nahi izan dituzte.

Hildako horiek oroitzeko plakak jarri ditu Ernai gazte antolakundeak. Poliziak hil zituen lekuan edo haien bizilekua zenetik hurbil ipini dituzte eta bideoan grabatu dute ekimena.

Rafael Gomez Jauregi, Jose Luis Cano eta Gregorio Maritxalar tiroz hil zituen Guardia...

0 iruzkin

Ernaik hotel bat «okupatu» eta turismo «basatia» salatu du

Loading player...

Ernaiko kideek Donostiako Gros auzoan dagoen Arrizul hotela «okupatu» zuten pasa den maiatzaren lehenean, «hotelak eta turismo basatia gure hiria eta gure bizitzak okupatzen eta suntsitzen ari direla salatzeko».

30 bat gaztek egin zuten ekimena, arratsaldeko 19.00ak aldera. Hotelaren harreran pintaketak egiten zituzten bitartean, beste ekintzaileak hotelean sartu eta agiri bat irakurri zuten. Donostian «turisten inbasioa» sufritzen dutela salatu nahi izan...

0 iruzkin

Gazte akelarrea, iruditan

Loading player...

«Sugarren dantzan independentziara» lelopean Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta ehunka gazte elkartu ziren Zornotza eta Igorre artean ospatutako Gazte Akelarrean. Orain hiru egunetako irudiak bideo batean bildu dituzte antolatzaileek, auzolanean oinarritutako ekimen izugarri hau aurrera eraman dutenei omendalditxoa egiteko.

0 iruzkin

Gazte akelarreak independentziaren sua berotuko du

Loading player...

Zornotzatik Igorrerako bidea egin ostean, bi egunez Igorren ehunka gaztek aldarrikapena eta parranda uztartuko dute. Izan ere, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek eskutik hartuta prestatutako udaberriko ekimena berezia izanen da, martxa eta topagune arteko hitzordua izango delako «Sugarren dantzan independentziara» lelopean egingo dutena.

Ostegunean abiatuko den hitzordurako eskaintza kultural eta politiko zabala atondu dute. Hamaika hitzaldi, tailer eta txapelketa izanen...

azken post-ak
azken iruzkinak